XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) partikulen erresistentziaren menpekotasuna berauen bolumenarekiko Weibull motakoa dela baiezta daiteke.

2. fasea gainditu ondoren, mikropitzadurak matrize/matrize muga zeharkatzeko behar diren baldintzak bete behar ditu, hau da, 3. fasea gainditu behar du.

Nitrogeno likidotan egindako saiakuntzetan agerian gelditu zen 3. fase horrek ez zeukala inolako kontrolik pitzaduraren hedapen hauskorrean.

Hala ere, giro-tenperaturan egindako zailtasun-saiakuntzen emaitzak aztertuz, mikroegitura xeheago batek (egitura ferritiko/perlitikoa mantenduz) =tIn= partikuletan sortutako mikropitzaduren hedapen hauskorra geldiarazi dezakeela baieztatzen da.

Beraz, 3. fasea har daiteke haustura hauskorraren prozesuaren kontrolatzailetzat giro-tenperaturan.

Tenperatura baxuagoetan egindako tratamendu termomekanikoen bidez txikiago egiten da mikroegiturazko parametroen tamaina.

3. fasea gainditzeko behar den tentsio minimoaren balioa adierazten duen (4.4) adierazpena kontutan hartuta, mikroegituraren finketaren ondorioz (D balioa txikiagoa), baliora iristeko aplikatu behar den tentsioak handiagoa izan behar du.

850 ampdeg;C-tan egindako tratamendu termomekanikoen bidez lortutako mikroegituren kasuan, D mikroegiturazko parametroaren finketa nahikoa izan da hedapen hauskorra guztiz geldiarazteko.

3. fasea gainditzeko behar den tentsioa lortu baino lehen, materialean diharduen deformazio plastikoaren ondorioz, matrizean mekanismo harikorren bidezko haustura gertatzen da.

Ondorioz, haustura-gainazalean =tIn= partikuletan nukleatutako eta ale-mugetan geldiarazitako irla hauskorrak ikusten dira (ikus 5.12. irudia).

900 ampdeg;C-tan egindako tratamendu termomekanikoen kasuan, mikroegiturazko finketa ez da nahikoa izan 3. faseari dagozkion balditzak inoiz ez gainditzeko.

Pitzaduraren hedapen egonkorrean, pitzadura material berria eskaneatuz doa, eta ondorioz, ezaugarri egokiak dituen (ale-tamaina eta orientazioa egokiak) zona bat izan daiteke.

Materialaren zona horretan 3. faseari dagozkion baldintzak betetzen dira eta pieza osoaren haustura hauskorra gertatzen da.

Lehen adierazitako mikroegiturazko baldintzak batera bete behar direnez, prozesuak ezaugarri estatistikoak ditu.

Portaera estatistiko hau eredu desberdinetan hartu da kontutan.

Hala ere, eredu gehienetan ezaugarri hauek 2. faseari aplikatzen zaizkio, 3. fasearen garrantzia kontutan hartu gabe ([27] erreferentzian lantzen den ereduan izan ezik).